XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azpeitiko Loiolan arratsaldeko 7etan
Euskal Herri osoko ikastolen bilera gaur.

Euskal Herri osoko ikastolak bilduko dira gaur Azpeitiko Loiolan arratsaldeko 7etan.

Gehienetan eskualdeka bildu izan badira ere, inoiz, ordea, Euskadi osokoak ere elkartu izan dira.

Gaurkoan, noski, aberri mailako batzarra izango da Loiolako Gogartetxean.

Hain zuzen ere orain dela urte batzuk Etxarri-Aranazen, Gasteizen eta abarretan egindako bilera haien berri emanaz ekingo zaio gaurko batzarrari.

Berehalaxe, ordea, ikastolen etorkizuna aztertzeari helduko zaio: etorkizuna aztertzeari eta helmugara iristeko egin behar den bidea argitzeari.

Eusko Jaurlaritzarekin Konfederakundeak izan dituen harremanen berri zehatza ere emango da, azkeneko bilera atzo arratsaldez izan bait zuten, hain zuzen ere.

Eta noski, hil honen 19an Bilbon egingo den manifestaldirako hartu behar diren neurriak zehaztuko dira gaurko batzarrean.

M.A.